Guraso eskolan izena eman daiteke

Guaixe 2017ko martxoaren 7a

Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Akelarre udal ludotekak guraso eskola antolatu dute. Hilaren azken ostiralero gurasoen intereseko gai baten inguruan hizketatzen dira. 9:30etik 11:30era elkartzen dira, ludotekan. Izena eman nahi dutenek Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera hots egin beharko dute: 948 467 662.