Igandean lakuntzarrak izan ziren. Atzo altsasuarrak. Eta olaztiarrak, gaur. Gure Esku Dagok herriko erroldaren laurdena (333 sinadura) lortu ditu eta erabakitze eskubidea praktikan jarriko du garagarrilaren 18an. Lurraldetasunari buruzko galdeketa eginen da egun horretan. Baina galdeketa egiteko galdera behar da eta hori ere olaztiarren ekarpen eta adostasunarekin lotu nahi du Gure Esku Dagok. Horregatik, gaurko batzarrean parte hartzeko gonbidapena luzatu dio herri guztiari.