Pilotarekin hitzordua Olaztin

Olaztiko San Migel elkarteak antolatzen du txapelketa.

XLVI. San Migel elkarteko Pilota Txapelketa asteburuan hasiko da

Olaztiko San Migel elkarteak urtero pilota txapelketa antolatzen du. Aurtengoa XLVI. edizioa izango da eta asteburuan hasiko da. Olaztiko Santa Ana festen bitartean, astebururo astebururo pilotaz gozatzeko aukera izango da Olaztin

XLVI. San Migel Pilota Txapelketa
Ostiralean, 20:30ean:
3. maila: Luzurika-Muñoz / Ion-Imanol
2. maila: Gelbentzu anaiak / Bengoetxea-Urrizola
1. maila: Lopez de Zubiria-Garziandia / Zelaia-Grados

Larunbatean, 17:00etan:
3. maila: Peito-Ondatz / Ieregi anaiak
2. maila: Flores-Martinez / Lizarraga-Azurmendi
1. maila: Beloki-Aies / Iñigo-Eñaut