Erburua Olazti udal elkarteak herriko igerilekuko taberna errentan emateko deialdia egin du. Uda sasoian zabalik izanen dira igerilekuak eta tarte horretarako emanen da errentan taberna. Taberna kudeatzeko kontratazioa prozedura irekiaren bidez emanen du. Eskaintzak hilaren 31ra arte aurkeztu daitezke udaletxean. Esleipenaren aurrekontua 50 eurokoa da (BEZ kanpo). Hain zuzen, ur, argi, gas eta zabor bilketako gastuen pare. Deialdiaren plegua www.olazti.com web orrian kontsultatu daiteke.