Iruindarren eta olaztiarren dantza ikuskizuna

Guaixe 2017ko mai. 26a, 13:09

Larunbatean, 18:00etan, Olatzagutiko kultur etxean.

Olatzagutiko Akelarre ludotekan Irantzu Gonzalez irakaslearekin dantza tailerra izan da eta han aritutako 45 olaztiarrek ikasitakoa jendaurrean eginen dute, bihar. Baina kultur etxeko eszenan ez dira bakarrik egonen. Iruñeko All Dance taldea hip-hop doinuen erritmora ariko baita. Eta bi taldeen bakarkako emanaldien ondoren, guztiak elkarrekin ariko dira dantzan.