Mañeruko Trapalgán antzerki taldeak Juan Diego Bottoren Invisibles antzezlana eskainiko du Olatzagutian. Obrak “elkar ukitzen, nahasten eta erlazioa duten bi gai ironiaz, umorez eta dramaz jorratzen ditu: erbestea eta migrazioa. Paternalismorik gabe, atsegin ematerik gabe eta topikorik gabe”. Prentsako titularretako zifra eta estatistiken bidez soilik ezagutzen ditugun pertsonei izen-abizenak jartzen saiatzen dira Trapalganekoak.
Fitxa
Zuzendaria: Oscar Orzaiz
Antzezleak: Ariane Irure Alvarez, Judit Alvarez de Eulate Ezkerro, Belen Lasterra Estella, Maite Unanua Zia eta Vanesa Latorre Busto.
Argiak eta soinua: Yoana Lasterra Estella eta Txus San Vicente Nuñez.