Olatzagutian herri galdeketa

Galdeketan parte hartzera animatzeko bideoa

Guaixe 2017ko eka. 5a, 20:09

Hilaren 18ko herri galdeketarako giroa sortzeko, Olatzagutiko Gure Esku Dagok bideoa ekoiztu du. Sara eta Kepoa Galbetek zuzendutako lana domeka eguerdian aurkeztu zuten beteta zegoen kultur etxean. Olatzagutiko makina bateragile agertzen dira galdeketan parte hartzera animatzen: jostunak, margolariak, irakurle taldea,  parrokiakoak, gaztetxekoak, La Cigarra, elkartea, rock taldeetakoak, erraldoiak, koadrilak, dendariak, tabernariak eta yoga, dantza, irristaketa, pilota edota dantza egiten dutenak.

Guztiek ere Kirmen Uribek idatzi eta Eñaut Elorrietak eta Kepa Junkerak konposatutako kantuari jarri diote irudia. Bideoa egiterakoan parte hartze handia izan zen eta bideoan den-denak ez daudela jakinarazi zuten Gure Esku Dagotik. Publikoak hala eskatuta, bideoa birritan eman behar izan zuten.

Alde aurreko botoa emateko egunak:
Garagarrilak 8, osteguna: 18:00etatik 20:00.etara, Sarasate plazan.                             
Garagarrilak 11, domeka: 12:00etatik 14:00etara, Sarasate plazan.
Garagarrilak 13, asteartea: 11:00etatik 12:30era, San Miguel plazan.
Garagarrilak 15, osteguna, 18:00etatik 20:00etara, Sarasate plazan.