Gizonezko txirrindulari bat Urbasako portuan hil zen larunbat eguerdian. Larrialdi zerbitzuek bi motor gidariren deia 12:12an jaso zuten. Txirrindulari bat errepide erdian botata opatu zutela gaztigatu zuten. 56 urteko gizonezko gasteiztarra da hildakoa, antza, bihotzekoak jota hil zena. Ezbeharraren tokira Guardia Civilaren eta Foruzaingoaren patruilekin batera larrialdietako helikopteroa joan zen.