Mihise zurituan pintura zabalduz Olatzagutia koadrotan islatzen izan ziren hainbat margolari igandean. Olatzagutiko pintura azkarreko lehiaketaren hamargarren edizioak erakarri zituen guztiak. Hiru mailatan banatuta, margolariak herrian eta dermioan barna banatu ziren zein bere lana egiteko.
Helduen mailan zortzikote bat neurtu zen eta aurreneko saria (500 euro) Felix Flamarique Martinez iruindarrak eskuratu zuen. Flamariquek badaki Olatzagutian irabaztea zer den, 2014an postu bera eskuratu baitzuen. Helduen mailako epaimahaiaren akzesita (250 euro) Maria Maldonado Alconada irundarrak eskuratu zuen. Maila horretan olaztiar parte-hartzailearen saria (200 euro) Cristina Pinto Fusterendako izan zen.
Gazte mailako saria Naroa Garcia Aristurendako izan zen. Berak plastika, argazkilaritza edo kirol materialean gastatzeko 150 euroko txartela eskuratu zuen.
Haurren mailan, azkenik, aurreneko saria Eder Arrizabalaga Otxoaerrartek eskuratu zuen. Bigarrena Naroa Otxoaerrarte San Gilendako izan zen eta podiuma Alaia Sevilla San Gilek osatu zuen. Hirurek plastika-arterako materialak jaso zituzten.