Olatzagutiko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Guaixe 2017ko eka. 22a, 08:28

Lanak udaletxeko bulegoan aurkeztu behar dira, 10:00etatik 14:00etara, hilaren 28a baino lehen.

Santa Ana festak iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Olatzagutiko Udalak. Aurkeztuko diren lanek herriko festekin lotura zuzena izateaz aparte, honako testua izan beharko dute: Santa Ana 2017. Olazti. Uztailaren 22tik 26ra. Del 22 al 26 de julio. Lanak A3 tamainakoak izan beharko dute. Jakina, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Eta haiek egiteko edozein teknika erabil dezakete parte-hartzaileek.  Udaletxean aurkezterakoan plika sistema erabili beharko dute guztiek.

Lehiaketak hiru maila ditu. Aurrena, 11urtera arte (2006an jaiotakoak barne). Bigarrena 12 eta 14 urte artekoendako da. Eta  gainontzekoak helduen mailan lehiatuko dira. Sariak 50, 100 eta 150 eurokoak dira. Epaile lanetan Kultura eta Festen batzordeko kideak egonen dira. Udalak berarendako gorde du aukeratutako karteletan udal armarria jartzeko aukera, baita egokia iruditzen zaion edozein ikur berak nahi duen lekuan.