Emakumezkoen Mulier taldea bigarren mailan dabil eta hurrengo denboraldiari begira taldea indartzen ari da. Aurreko astean Altsasu futbol taldeko Aroa Cerezo lakuntzarrak eta Irati Igoa etxarriarrak Mulierrera salto egin zutela azaldu genuen. Bada, aste honetan, Maitane Vilariño olaztiarraz ariko gara, bera baita Mulier taldeko azken inkorporazioa.
Vilariño Gasteizko Aurrera taldetik dator. Denboraldi bikaina egin zuen eta 36 gol sartu zituen. Mulier taldeak adierazi duenez, Vilariño hegaleko jokalaria da, azkarra, bat batekoaren kontra oso iaioa; horretaz gain, jaurtiketa bikaina du Vilariñok. Beraz, Olaztikoa erasoko atalean duena ematera dator.