Sonido de Bolsillo diskoa, hirugarrena, aurkeztera etorriko da Tipitako. Talde iruindarra Kokok (gitarrak), Parik (gitarra eta koroak), Pajarok (baxua), Adrianek (bateria), Juantxik (perkusioa), Albertok (trompeta) eta Marcosek (ahotsa eta gitarra) osatzen dute. Lan berrian zazpikoteak estilo-sorta zabala eskaintzen du, rock musikatik rumba flamenkora joanda, betiere kantu guztietan Tipitakoren soinu berezia faktore komuna izanik.
Konposizio-prozesua entseguen eta kontzertuen artean sortu zen; eta, kantuak abiarazteko unean, erabakigarriak izan ziren gustura emandako tarteak eta kide bakoitzaren eragin zabala tema bakoitza musikalki zehazteko. Konposatu ahala, gainezka egiten zuten kantu horiek. Canteca de Macaoko Chiki Loraren kolaborazioa izan dute kantu batean.
Zenbait estudiotan ekoitzi da diskoa, instrumentu bakoitzarendako egokia zen soinua bilatu baitute; horrela, nahasketa eta master lanak Punta Paloma (Cádiz) grabazio-estudioetan egin dira, eta proiektua Jose Ma Sagristaren eskuetan utzi da, harekin elkarlanean aritu diren artista ospetsu batzuen ibilbide handia aintzat hartuta.
Eskaintza osagarria
Kultur Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Sailaren programa bat da. Programa hori udan gauzatzen da, 39 udalerri eta leku interesgarritan, eta musika, dantza eta arte arloetako era askotako jarduera ugari izaten dira ikusgai. Programak, arte eskaintzarekin batera tokiko turismo baliabideak ezagutarazi nahi ditu. Horregatik, hala nahi dutenek, Urdiaingo Sarabe gaztandegian eginen den mami tailerrean eta esnekien tailerrean parte hartzeko aukera izanen dute. 17:00etatik 18:30era izanen da. Helduendako 12 euro, haurrendako 5 balio du. Erreserbak 699 938 356 telefonoan edo sarabetxokoa@gmail.com e-postan egin daitezke.
Bideo lotura: https://www.youtube.com/watch?v=0YSLnA-L2uA