Domingo Bados eskola publikoan, gauzak ongi, udan lanean izanen dira kisusgileak. Eraikinaren arkitektura-trabak kentzeko azkeneko lanak eginen dituzte. Mikel Azkargorta Boal alkateak azaldu digunez, "hiru arranpa eginen dira. Bata, psikomotrizitate gelara eraikinaren kanpotik sartzeko, ate berri bat zabaltzea eskatuko duena". Bestea arranpetako bat frontoiarekin lotuko da eta frontoiaren eta areto futboleko pistaren artean egonen da bestea.
Lanak egiteko enpresa interesatuei gaur bukatzen zaie eskaintzak egiteko epea. Lanek 37.344,91 euroko aurrekontua dute, BEZ kanpo. Udalak lan hori egiteko Hezkuntza Departamentuaren %65eko diru laguntza jasoko du. Hala despedituko da hainbat urteko plana.