Olatzagutiko Udalak Ahuntzetxeko, Arileungo bideetan eta pista nagusian 49.904,64 euroko (BEZ kanpo) balioa duten lanak egin nahi ditu. Aurreneko bietan ezpondak garbitu eta zabaldu, sendotu, gaineko eta goitik beherako garbiketa eginen dira. Nagusiaren irteeran, berriz, porlanezko inposta eraikiko da haren irteeran. Enpresa interesatuek agorrilaren 4ra arteko epea dute eskaintzak Olatzagutiko udaletxean aurkezteko. Informazio gehiagorako hots egin 948 562 446 telefonora.