Olatzagutiko Santa Ana festek badute kartel iragarlea

Guaixe 2017ko uzt. 13a, 19:07

Roberto Flores Yoldiren kartela aukeratu du lehiaketako epaimahaiak festak iragartzeko.

Santa Anaren omenezko festak garilaren 22tik 26ra ospatuko dira Olatzagutian. Haiek iragartzeko kartela aukeratzeko kartel lehiaketa antolatu zuen udaleko Kultura Zerbitzuak. Hiru mailetan antolatutako lehiaketa da eta hiru sari banatuko dituzte festen hasierako egunean.

Helduen mailako irabazlea Roberto Flores Yoldi izan da. 150 euroko saria eskuratuko du. Gazte mailako saria Naroa Garzia Aristurendako da eta berarendako 100 euro izanen dira. Haurren maila, azkenik, Adei Marañon Lakuntzak eskuratu du, 50 euro hain zuzen ere.