Olaztiko txapeldunak nor diren etzi jakingo da

Guaixe 2017ko uzt. 21a, 13:52
Aurreko urteko txapelketako finalistak.

XLVI. San Migel Elkarteko Pilota Txapelketako finalak igandean jokatuko dira, 17:00etan

Maiatzaren bigarren asteburuan hasi zen Olaztiko San Migel elkarteak antolatutako XLVI. San Migel Elkarteko Pilota Txapelketa. Ordutik, astebururo, makina bat pilota partidaz gozatzeko aukera izan da Olaztiko pilotalekuan. Hiru mailatan jokatu da txapelketa, pilotari afizionatuek primerako maila eman dute, eta orain guztien artean onenak zeintzuk diren aukeratzeko txanda iritsi da.
Finalak igandean jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Olaztiko pilotalekuan. Ondoren, txapelketan parte hartu duten pilotariendako afaria prest izanen du antolakuntzak.  

San Migel Elkarteko Pilota Txapelketako finalak:
3. mailan: Ieregi anaiak / Julen-Aitor
2. mailan: Olmos-Arbizu / Aiestaran-Tuero
1. mailan: Iñigo-Eñaut / Lopez de Zubiria-Garziandia