Hasi dira Olatzagutiko festak

Guaixe 2017ko uzt. 22a, 14:23

Hasi dira Olatzagutiko festak. Etxajua piztu aurretik Adei Marañon Lakuntzak, Naroa Garcia Aristuk eta Roberto Flores Ioldik festetako kartel lehiaketako sariak jaso dituzte haur, gazte eta heldu mailari dagozkienak. Ondoren, kioskoa ume koadrila baten pasaren lekuko izan dira, azken urtean jaiotakoei festetako zapia jarri dietelako udaleko hautetsiek. Han izan dira Aner Chao Jaka, Intza Zufiaurre Beltza, Ainhoa Abadia Aierdi, Iker Galbete Herrero, Izan Sevilla Marques, Awa Mbaye Lo, Aitor Larraza San Miguel, Irene Ruiz Sevilla eta Leire Gallego Perez.

Ez zeudelako haien senideek jaso dituzte Noa Imaz Cid, Maddi Alaia Imaz eta Aiala Iriarteren zapiak. Jendeak eskatzen zituenez, udalak herriko armarria eta Olatzagutia-Olazti brodatuak dituzten zapiak salgai jarri ditu. Helduendako eta haurrendako ehuna zapi egin dituzte eta lau erotan daude salgai.

"Izan zoriontsu herri libre batean" esanez eta festa onak pasatzeko opa eginez piztu dute festetako etxajua Olatzagutiko Gure Esku Dagoko kideek. Mikel Azkargorta alkateak azaldu digunez festa batzorde irekia egin zen eta zeuden aukeren artean Gure Esku Dagoren alde egin zen.

Erlazionatuak