Erburua-Olazti SLk kirol jarduerak emateko beharrezkoa den begiralegoa kontratatzeko deialdia egin du, urritik otsailera arte, luzagarri izan daitekeena. Kontratua laborala izanen da, lan edo zerbitzu zehatzerakoa.
Eman beharreko jarduerak ondokoak dira: mantentze soinketa (3 ordu astean), ziklo indoor (2 ordu astean), yoga (3 ordu astean), aerodance (3 ordu astean), haur-gazteendako ziklo indoor (2 ordu), kore, hipopresiboak eta luzapenak (2 ordu) eta pilates (2 ordu).
Interesdunek euren curriculuma eta egiaztagiriak Olaztiko Udalean aurkeztu beharko dituzte, irailaren 15a, ostirala, 14:00ak baino lehen. Betebeharrak, kontutan izango direnak eta argibide guztiak: www.olazti.com.