Emakumeen kontrako delituagatik atxilotuta

Guaixe 2017ko ira. 11a, 08:29

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 22 urteko gizonezko bat atxilotu du asteburuan. Eztabaidan ari zirela ustez bikotekideari zauri arinak eragiteagatik emakumeen kontrako biolentzia delitua egotzi diote. Foru poliziak azaldu duenez, 112 telefonoan bikotea peleian eta gizonezkoa oso oldarkor zegoela zioen deia jaso zuten. Altsasuko polizia-etxeko patruila bat joan zen eta gaztea etxebizitzan eta portalean kalteak eragin zituela ikusi zuten poliziek. Hura atxilotu eta Iruñera eraman zuten, han eginbideekin segitzeko.