Ludotekarako izen ematea, astelehenetik

Guaixe 2017ko ira. 15a, 12:10

Hilaren 25era arte egongo da izena emateko epea

Olatzagutiko Akelarre udal ludotekan izena emateko epea astelehenetik hilaren 25era arte egonen da zabalik. 2013. urtean jaiotako, hau da, 4 urtetik gorako neska-mutilek eman dezakete izena ludotekan. Horretarako, udaletxetik pasa behar da, bulego ordutegian. Haur bat matrikulatzen duenak 33,5 euro ordaindu beharko ditu. Familia bereko bi haur edo gehiago direnean matrikula 55 euro izanen dira guztira. Ordainketa horiek 012 edo 948 012 012 telefonoen bidez edo udalaren kontu korronteetan diru sarrera eginez egin daitezke. Akelarre udal ludoteka lastailaren 2an zabalduko ditu ateak.