Igandean jokatuko den Uharte-Arakil Beriain Km Bertikalari txanda hartuta, irailaren 30ean XI. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa jokatuko da, Sutegi taldeak hainbat entitate eta babesleren laguntzarekin antolatutako proba, Olatzagutiko San Migel festen egitarauaren barruan.
Aurreko urtean bezala, ohiko ibilbidea (26,33 km) eta ibilbide laburra (16,04 km) izango dira aukeran, azken hau kadete eta gazteendako eta zailtasun eta gogortasun arinagoko proban parte hartu nahi duten nagusiendako.
Izena ematea zabalik dago www.olatzagutia-urbasa.eus web orrian edo www.herrikrosa.eus web orrian, irailaren 25era arte. Probaren informazio guztia, ibilbidearen track eta profilak barne, probaren web orrian daude eskuragai.