Erritmoa oinarri duen Euskal Herria eta Andaluzia elkarrizketa

Guaixe 2017ko ira. 22a, 12:04

Askoa Etxeberrieta, La Pulgak, flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko du: Berriketan. Gaur, 22:30ean, kultur etxean.

Baten ttakunak. Bestearen takoi hotsa, kajoia eta palmak. Perkusioak eta gitarrak lagunduta. Euskal sustraiak eta Andaluziako flamenkoa. Bi horien arteko elkarrizketarekin osatutako proiektua da Berriketan. Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga, dantzari gasteiztarra da haren arima.
Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo desberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskaintzen du Berriketan taldeak.

La Pulga dantzariak oholtzan, aldamenean, izanen ditu: Angel Lopez de Toro kantaore, Aitor Escobar gitarra-jolea, Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga txalapartariak eta Jose Gil perkusio-jolea.