Herriko pilotari ohiak omenduko dituzte Olaztin

Guaixe 2017ko ira. 28a, 12:05

Larunbatean, 17:30ean, Olaztiko pilotalekuan

San Migel festak ospatuko dira asteburuan Olaztin. Horrela, Sutegi klubak eta Olaztiko Udalak festak direla aprobetxatu nahi izan dute Olaztiko pilotari profesional ohiei errekonozimendua egiteko. Eta omenaldia antolatzeaz gain, pilota jaialdi bikaina antolatu dute, doan. Hasieran, Sutegi Pilota Eskolan trebatzen ari diren pilotarien arteko partida izanen da, eta, ondoren, partida nagusian, Xalak eta Azanzak Saralegi eta Gorriti izanen dituzte aurkari.