Sanmigelek hiru festa egun ekarri ditu

Guaixe 2017ko ira. 29a, 10:01

Gaurko San Migel ospakizunaren kontura asteburuan festak dituzte Olatzagutian. Festak abiaraziko dituen etxajua kultur etxean piztuko dute. Haren ardura Olatzagutiko elikagai bankuko kideek izanen dute. Egoera zailean dauden familiendako jakiak biltzen eta banatzen egindako lana aitortu nahi du horrela udalak. Biharko mendi lasterketak Luisitoren aldeko bazkariari tokia utziko dio. Herriko pilotari ohiei aitortza eginen zaie larunbatean ere. Igande goiz-eguerdian azoka izanen da, baita munduko arrozak dastatzeko aukera ere: Maroko, Ekuador, Bulgaria eta Saharako arroza eta jakiak dastatzeko aukera izanen da. Haurrendako jolasak eta sentsibilizaziorako tartea ere. Adin guztietarako ekitaldiz betetako hiru eguneko ospakizunak daude Olatzagutian.

Egitaraua
Ostirala 29
19:30 Txupinazoa, kultur etxetik.
    Erraldoiak eta buruhandiak.
19:30-22:00 Dantzaldia Fidel Zelaiarekin, San Migel plazan.
20:00 Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
22:00 Zezensuzkoa.

Larunbata 30
09:00 Dianak Olatzagutia eta Ziordiko abesbatzekin.
09:00 Olatzagutia-Urbasa XI. mendi lasterketa (Sutegik antolatuta).
13:30 Mendi lasterketako sari banaketa.
14:30 Herri bazkaria, denok Luisitorekin bat, San Migel plazan (euriarekin kiroldegian).
17:30 Olatzagutiko pilotari profesional ohiei aitortza eta pilota partidak, frontoian, doan. (Sutegi taldea eta udala).
20:00 Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00-22:00 Disko mugikorra eta Zumba Kids, San Migel plazan.
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00-04:00 Dantzaldia Kapri taldearekin, San Migel plazan.

Igandea 1
11:00-14:30 Artisau azoka, San Migel plazan (euriarekin kiroldegian).
        Munduko Arrozak.
11:00-13:00 Txu-txu trena.
11:30 Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin eta Sakanako Trikitilariekin.
12:00-14:00 Ahuntz-gazta egiteko tailerra, haurrendako.  
12:00 Las águilas de Valporquero hegazti harrapakarien ikuskizuna Historia-memoriaren parkean (euriarekin, frontoian).
14:00 Munduko Arrozen dastaketa.
16:00-19:00 Txu-txu trena.
16:30-19:30 Kartak eta giza-futbolina, areto futboleko pistan eta eskolako frontoian.
19:00-21:00 Dantzaldia Raizti dj-rekin, San Migel plazan.
20:00 Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.  
20:00 Banaketa, San Migel plazan.
21:00 Zezensuzkoa.

 

Azokan izanen diren artisauak
Maduixa Gorria Ataun Artilez eginiko arropa eta eskuz margotutako arropa.
Juan Ciervo Logroño Orein-adarretako artisautza.
Haize eroa Iruña Xaboiak, sendabelarrekin egindako ukenduak, kremak.
K!kuxa Errenteria Swaroski eta Bohemiako kristalez eginiko bitxiak.
Javier Alvarez Olatzagutia Zura, harria, larrua eta hezurra lantzea.
El taller de Rosa Ledea Koadroak, areak, foamezko oparitxoak.
Juan Sanz Iruña Esku pilotak
Bitor Arrieta Donostia Zurezko lanak.
Tierra de gaia Errioxa Ehun-eskulangintza.
Ttakun-ttakun Elbete Txalapartak. Ardi eta bildots larruak.
Crisania Burlata Buztin likidoa.
Veintededos Logroño Larrua.
Toñi Amado Olatzagutia Eva goma lanketa.
Palabraderas Iruñea Egurra.
Harrika Erbiti Harrizko eskultura. Buztinezkoak argazkiekin apainduta.
David Glass Zaragoza Kristalgintza, beirate beruneztatuak.
Ana Urteaga Iraizotz Egurra.
Roskilule Doneztebe Etxeko gozogintza.
Poxtiñeneko gazta Arbizu Gazta.
Zubietako taloak Zubieta Taloak.