Olaztiko San Miguelei Elikagaien Bankuko bozeramaile batek eman zien hasiera. Kultur etxetik izan zen. Txupinazoa ikustera jende asko hurbildu zen. Gero, plaza berberean, musikaren doinuarekin erraldoiak dantzatu ziren. Larunbatean, bazkari herrikoiaren eguna izan zen. Luisitoren alde egindako bazkariak 250 lagun bildu zituen. Erburua kiroldegian izan zen, eguraldi txarra egin zuelako. Arratsaldean, pilotari ohiei egindako omenaldia eta gero musika egon zen San Miguel plazan.
Artisau azokak lekukoa hartu zuen igandean. Hau, Erburua kiroldegian izan zen. Bertan, artisauak, Munduko Arrozak eta umeendako tailerrak zeuden. Hegazti harrapakarien ikuskizuna ere bertan izan zen baita. Munduko arrozen bigarren urtea izan zen, jende asko gerturatu zen eta dastaketan parte hartu zuten. Haurren tailerra sentsibilizazioko txoko bihurtu zen, umeek animaliak maitatzen ikas zezaten. Festak zezensuzkoarekin batera amaitu ziren domekan, 21:00etan.