Urriaren 14an Urbasa motorzaleen bilgune bilakatuko da. Izan ere, Sakana Motorsport eskuderiak, Nafarroako Automobilismo Federazioarekin batera, XXXVII. Urbasa Igoera antolatu du egun horretarako. Lasterketa Nafarroako Mendi Txapelketarako eta Nafarroako Junior Mailako Mendi Txapelketarako baliagarria da.
Olaztitik Urbasara doan errepidea bezperan itxiko dute, urriaren 13an, ostiralarekin, gaueko hamarretan (22:00). Igoerari dagokionez, urriaren 14an, larunbatarekin, goizeko 8:00etatik aurrera proban parte hartuko duten autoen egiaztapenak hasiko dira, Clinker jatetxe parean, 12:30ak arte. 13:30ean lehen entrenamendua abiatuko da eta ondoren, segidan, probako bi manga ofizialak jokatuko dira. 20:00etan sari emate ekitaldia izanen da Clinker parean.
Pilotuek urriaren 6ra bitartean eman dezakete izena www.fotomotor.es web orrian edo Nafarroako Automobilismo Federazioaren www.fenauto.com web gunearen bitartez.