El Sevilla ezagunaren hausnarketa-bakarrizketa

Guaixe 2017ko urr. 20a, 13:16

Reflexiones del hombre lengua bakarrizketa eskainiko du gaur, 22:30ean, Olatzagutiko kultur etxean.

Migel Anjel Rodriguez, El Sevilla, ezaguna da Mojinos Eskozíos rock taldeko buru izateagatik. Umore egile gisa telebista eta irratiko makina bat saiotan aritu da. Zenbait filmetan aktore izan da eta lau liburu argitaratuak ditu. Baina, gaur, Olatzagutian bakarrizketan ariko da, proposamen guztiz desberdin batekin. Reflexiones del Hombre Lenguarekin El Sevillak publikoarekin bere jakituria partekatuko du; ezgauzak eta garrantzirik gabeko pentsamenduen bidez erakutsiko du “tontoenak ere erlojuak egin ditzakeela”. Beti ere, umorez. Proposamen horretan Sokratesen moduan jantzita agertuko da El Sevilla. “Bakarrizketa zuzena, gezurrik gabekoa eta ironiaz kargatuta.