Sorkunek abeslariak, Mikel Romero gitarra-jolea lagun duela, Ziklomorphosia diskoa aurkeztuko du, akustikoan. Sorkunde Rubiok ibilbide luzea egin du musikagintzan. 90eko hamarkadan Kashbad taldeko abeslari izateagatik ezagun bihurtu zen. Gerora Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Flitter taldeekin aritu zen, baita Fermin Muguruzarekin ere. 2002an ekin zion bakarkako ibilbideari eta, harrezkero, lau disko argitaratu ditu: Onna (Metak, 2002), Duna (Kontrakalea-Metak, 2005), Sorkun & Vicepresidentes (PIAS 2008) eta Ziklomorphosia (Srgntx Koop 2015). Sorkunek heldu den urterako bere ohiko taldearekin disko berria prestatzen ari da, baina bitartean akustikoan bere musikarekin gozatzeko aukera izanen da.