Gaztetxokoan izena emateko epea bihar despedituko da

Guaixe 2017ko aza. 9a, 10:43
Gaztetxoak baloiarekin jolasten.

Olatzagutiak Udalak ikasturte honetan eskainiko du estreinakoz gazte txoko zerbitzua. 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendutako astebururako eskaintza da eta ludotekan izanen da. Astelehenean gurasoei argibideak emateko bilera egin zen. Izena emateko epea, berriz, bihar despedituko da. Interesa dutenak udaletxetik pasa beharko dute.