Eszenatik kanpo 13 urte eman ondoren, udaberri hasieran Zuei diskoa aurkeztu zuen Maider Zabalegik. Bakarkako aurreneko lanean hamar kantu “gozo eta koloretsu eta, era berean, sentimendu garbien isla eta pizgarri” bildu ditu abeslari oiartzuarrak. Konposatzaile eta kantariak kantu horietan abortua, prostituzioa, autoestimua, erbestea… bezalako gai indartsuak aipatzen dira. Eta dolua. Zabalegik azaldu duenez, aitonaren heriotzaren ondoren gitarraren laguntzaz barrua askatzen hasi eta horrela hasi zen abestiak konposatzen. Kantuak Dani Venegasek moldatu zituen. Jendaurrean talde batekin aritzen bada ere, gaurkoan gitarra lagun duela ariko da Maider