Benjaminen II. Olaztiko Gabonetako Txapelketa antolatu dute

Guaixe 2017ko abe. 26a, 08:16
Aurreko urteko txapeldunak.

Abenduaren 31n, Olaztiko Erburua Kiroldegian izanen da eta Lagun Arteak, Altsasuk, Sutegik eta Etxarrik hartuko dute parte

Olaztiko Sutegi taldeak, Olaztiko Udalaren, SDI inprentaren eta GnG Edertoren laguntzarekin II. Olaztiko Gabonetako Areto Futbol Txapelketa antolatu du, benjamin mailako taldeendako. Txapelketa abenduaren 31n jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera, Olaztiko Erburua kiroldegian. Sakanako lau taldek hartuko dute parte: Lakuntzako Lagun Arteak, SDA Altsasuk, Olaztiko Sutegik eta Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak. Goizeko 10:00etan Lagun Arteak Altsasu izango du aurkari eta 10:30ean Sutegik Etxarri Aranatz. Galtzaileek 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute 11:00etan, eta, irabazleek, aldiz, final handia, 11:30ean. Ondoren sari ematea izanen da.

Abenduaren 30ean Hierros Aldasoro II. Areto Futbol Txapelketa
Benjaminen Gabonetako Txapelketa baina egun bat lehenago, abenduaren 30ean, II. Hierros Aldasoro II. Areto Futbol Txapelketa jokatuko da Olaztiko Erburua kiroldegian, 16:30etik aurrera. Lehen partidan Araiako Alipendik Zalditxo izango du aurkari, eta, bigarrenean, Sutegi Zirauntza Xota B taldearen kontra ariko da. Final handia 19:00etan jokatuko da.