Audikana eta Galbete azkarrenak Olaztiko San Silvestrean

Guaixe 2018ko urt. 8a, 15:51

105 korrikalarik despeditu zuten urtea Olaztin

Sutegi klubak antolatuta, Olaztiko San Silvestrearen 16. edizioa jokatu zen 2017ko azken egunean. Guztira 105  korrikalarik hartu zuten parte, lau kategoriatan banatuta: benjaminak 4 urtetik 7 urtera bitartean (33 korrikalari), kimuak, 8 urtetik 11 urtera bitartean (34 korrikalari), gazteak, 12 urtetik 15 urtera bitartean (13 korrikalari) eta seniorrak (25 korrikalari).

Euriari modu umoretsuan aurre eginez, benjaminetan Hodei Audikana eta Enara Perez gailendu ziren, Asier Gurmindo eta Irati Aldaz bigarrenak izan ziren eta Asier Agirre eta Irene Kruz hirugarrenak. Kimuetan Achraf eta Iratxe Lapuente izan ziren txapeldunak, Edorta Flores eta Mireia Santamaria bigarrenak eta Haran Trevejo eta Maren Huegun hirugarrenak. Gazteen mailan Oier Sarazibar eta Maitane Vilariño igo ziren podiumera, Asier San Roman eta Ainhoa Agirre bigarrenak sailkatu ziren eta Unax Trevejo eta Zianya Pinho hirugarrenak.

Bukatzeko, seniorren mailan Raul Audikanak eta Vanesa Galbetek lortu zuten garaipena, merezitakoa. Iñaki Garmendia eta Ainhoa Markinez bigarrenak sartu ziren helmugara eta Gorka Acebes eta Amaia Aristu, aldiz, hirugarrenak.