Kultur-abonamendua estreinakoz Olatzagutian

Guaixe 2018ko urt. 10a, 12:48

Olatzagutiko Udaleko Kultura Zerbitzuak kultura herritarrei gerturatzeko asmoz eta programatutako emanaldietara sarbidea errazteko kultur abonamendua prestatu du. Lau emanaldietarako txartela da, 20 eurotan eskuratu daitekeena. Ikuskizun bakoitzerako txartelak banaka erosita baino 12 euro merkeagoa da horrela.

Abonamenduan jasota dauden ikuskizunak honakoak dira: Susana Soleto eta Diego Perezen bakarrizketak (ilbeltzaren 19an), Salir de cuentas a los 50 antzezlana (martxoaren 9an), Ez dok hiru antzerki musikala euskaraz (apirilak 21) eta Puro Relajo mexikar musika jotzen duen taldearen kontzertua (maiatzak 13).

Abonamendua eskuratzen ez dutenek eta txartela txarteldegian erosten dutenek emanaldi bakoitzeko zortzina euro ordaindu beharko dituzte. Sarrerak aldez aurretik erosiz gero, berriz, seina euro.