Jakinik guraso izatea ez dela lan erraza, Akelarre udal ludotekak eta Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Guraso Eskola antolatu du. Gurasoei seme-alaben inguruan sortzen zaizkien beldurrei eta zalantzei aurre egiteko, edota guraso gisa ongi ari diren argitzeko. Horretarako da hain zuzen ere bi erakundeek antolatutako Guraso Eskola .
Urteko aurreneko sei hilabeteetan, hilabeteko saio bat iragarri dute, gehienetan hileko azken ostiralean izanen direnak: ilbeltzaren 26an, otsailaren 23an, martxoaren 23an, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean eta garagarrilaren 15ean. Saio guztiak Akelarre ludotekan izanen dira, 09:30etik 11:30era arte gurasoek euren zalantzak, beldurrak edo dena delakoak partekatu eta orientatzaile baten bidez egoerak bideratzeko gakoak jasoko dituzte.