2018/01/20 19:00

Proiekzioa

AEBko mendebaldean eskalatzen

AEBko mendebaldean eskalatzen
Kultur etxea, Olazti

Irurtzundik AEBetako eskalada leku mitikoetara zailtasun bila.

Yosemite, Zion Canion  eta Indian Creek bezalako eskaladarako paradisuak bisitatzera eramango gaitu Joseba Arlegi  irurtzundarrak,  Olazagutian, hilbeltzaren 20an, arratsaldeko  19:00etan, eskainiko duen AEBetako mendebaldean eskalatzen proiekzioan, BIZI kultura errondako bigarren saioan.

2014ko udazkenean, hiru hilabete eman zituen Arlegik Utah, Nevada, Arizona eta Californiako natur parkeak eta paraje ikusgarriak bisitatu eta estatu horietako mundu osoan ezagunak diren aipatutako tokietan eskalatzen. Bost lagun elkartu ziren oraingoan lotzen dituen zaletasuna praktikatzeko. Hemen, gurean, kirol- eskalada egiten omen da gehien  paretak ongi ekipatu eta zailtasun bila. AEBetara eskalada tradizionalaren bila jo zuten. Izan ere, paretako bideak ekipatu gabe daudenez, arrakala edo pitzaduretan eta zuloetan  eskalatzaileek  jarri eta kentzen diren anklaje flotanteak erabili behar dituzte.  Horrela, eskaladak abentura kutsu handiagoa du.  

Yosemite eta beste  antzeko parajeetan landu ziren 1940ko hamarkadatik aurrera pareta handiak eskalatzeko teknikak eta  Joseba eta bere lagunak  200 edo 500 metroko hormetan saiatzeaz aparte, pareta handietan sartu ziren baita gaua hamaka batean zintzilik eman ere.

AEBetako mendebaldean eskalatzen proiekzioan eskalada kontuekin bertigo puntu bat sufritzeaz gain,  bisitatu zituzten parke natural eta parajeetan gozatu ederra hartu ahal izango dugu.  

Joseba egona zen Yosemiten 2008an, baina berriz ere itzultzea ez litzaioke ajola. Hala ere, ahal balitz,  udaberrian joatea nahiago luke urte sasoi honetan ur gehiago delako, baina berriz ere ezagutuak dituen leku berberetara  joateko horietara itzultzeko prest.