Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak albumak kontatzen ikasteko lantegia prestatu du, Olatzagutiko Udalaren laguntzaz. Saioa 0 eta 8 urte arteko haurrak dituzten guraso, zaintzaile, irakasle, irakasle-gai, monitore eta liburutegiko arduradunendako dago zuzenduta. Pello Añorga idazleak albumak aukeratzen eta erabiltzen ikasteko argibideak emanen ditu, horrela, txiki-txikitatik haurren liburuekiko harreman afektiboa sortzeko.
Lantegian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik euskara1@sakana-mank.eus helbidean. Tokiak mugatuak izanen dira. Matrikula 10 eurokoa izanen da.