San Sebastianen hitzordua

Guaixe 2018ko urt. 19a, 14:12

Portuko kalearen akaberan, Urbasa etorbidaren aldamenean, San Sebastian ermitan, mugimendu berezia izanen da bihar. Ermitako titularraren eguna ospatuko dute bertako auzotarrek eta olaztiarrek. Hileko lehen larunbatean elizkizunetarako zabaltzen den ermita bihar bitan zabalduko ditu ateak. Aurrena eguerdian, San Sebastianen omenezko mezarako. Bigarrena, arratsaldean, arrosarioa errezatzeko. Bien ondoren zer dastatu izanen da. Gainera, iluntzean, auzatea izanen da frontoian.

Egitaraua
12:00 Meza.
13:00 Auzatea, San Sebastian auzokoek prestaturik.
17:00 Arrosarioa, ermitan.
17:30 Txokolatea eta erroskillak, ermitako estalpean.
20:00 Ardoa eta gazta banaketa, frontoian, trikitilariek alaituta.