Telebistan eskarmentu handia duten Susana Soleto eta Diego Perez aktoreek bakarrizketa bana eskainiko dute Olatzagutiko kultur etxean, gaur, 22:30ean. Lau emanaldi hartzen dituen kultur abonamenduko lehena ere bada gaurkoa.
Susana Soletok Un poquito de por favor bakarrizketa eskainiko du. Pertsona natural eta lotsagabe baten paperean, probetxuzko emakumea bihurtzeko bere lagunen aholkuak jasoko dituena. Diego Perezek, berriz, Fernando Errea gidoilariaren San Jose hecho un cristo bakarrizketa komikoa ekarriko du. Biblian kontatzen diren gertaeretako bertsio propioa eskainiko ditu Jesusen aitak.