Olatzagutiko Udalak eskaintza itxiaren bidezko enkante publikoa eginen hiru baso-aprobetxamendu saltzeko. Baldintzen orria udaletxean eta www.olazti.eus web orrian daude. Proposamenak otsailaren 9ko 14:00ak arte aurkeztu daitezke. Aurreneko biak Altzania eta Basabean daude, hirugarrena, berriz, Bargan. Lehen lotea 205 zuhaitzek osatzen dute (33 haritz eta 172 pago, 452,5 m3). Hasierako prezioa 6.758,09 eurokoa da (BEZik gabe). Lesundegi, Muskilin eta Sagarminsaroi parajeetan dago.
Bigarren lotea Iruzeta, Polpoliturri, Arizmakur, Zapardegi, Lapurdikozulo eta Auntzetxe parajeetan dauden 224 zuhaitzek osatzen dute (18 haritz eta 206 pago, 504,7 m3). Lizitazioaren hasierako prezioa 9.197,53 eurokoa da (BEZ kanpo). Azken lotea Egiburun eta Erbitarain dermioetan daude, 7.385 pinuk osatzen dute (2.473 m3). Hasierako prezioa 20.896,99 eurokoa da (BEZik gabe).
Lanak
Joan den urtean Olatzagutiko Udalak auntzetxerako bidea konpondu zuen. Aurten berriz dermioko mugetako itxiturak konponduko ditu, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Altsasuko eta Ziordiko mugetako itxiturak konponduta herriko azienda bertako dermioan mantenduko dute.