Salaberria Galbete foruzainen burua hil da

Guaixe 2018ko mar. 6a, 18:31

Jende ugarik agurtu du gaur Juan Jose Salaberri Galbete, Foruzaingoko komisario nagusia. Olaztiarra sortzez, 59 urte zituela hil zen atzo goizean, berez, lantokian. Alarguna eta seme-alaba utzi ditu. Zuzenbidean eta Geografia eta Historian lizentziatua, Historian doktore, 1981ean sartu zen Foruzaingoan. Errepide Saileko motordun polizia izan zen hasieran. 1983an Nafarroako Parlamentuan lan egin zuen eta 1989an trafikora bueltatu zen.

Urteen poderioz Salaberri ardurak hartzen joan zen: 1989an kabo izendapena lortu zuen eta Atestatuen Unitatean aritu zen, sarjentuarena 1994an eta komisario nagusi 1996an. 1994an Bulego Teknikoko atal buru izendatu zuten, ondoren Ikerketa eta Salaketa Unitatea sortu zen 1997an Ikerketa Kriminaleko Sailaren ernamuina izan zena, eta han hasi zen goi agintari hasi zen. 2012an komisario nagusi gisa Hiri Segurtasuneko Saileko ardura hartu zuen, 2015ean utzi zuena Trafiko eta Bide Segurtasuneko Sailera bueltatzeko. Foruzaingoko agintarien artean antzinatasun gehien zuen bigarren mandoa izanik, behin behinean Foruzaingoaren buru izan zen zenbaitetan. Asteburuan lehen Xabierraldiko polizia hedapena zuzendu zuen.