Amatasuna eta aitatasuna, nahi denean

Guaixe 2018ko mar. 9a, 10:13

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko kultur etxean

Tdiferencia konpainiak komedia eroa dakar: Salir de cuentas a los 50. Amatasun eta aitatasun berantiarrari eta derrigorrezko urratsei eta denborei ez jarraitzeko eskubideari buruzkoa. Eduki aldarrikatzailez eta polemikoz betetako obra.

25 urteetatik aurrera zaila da honako galderei ez erantzun izana: zuk noizko…? Noizko neska edo mutil laguna? Noizko elkarrekin bizi? Noizko haurra? Noizko bigarrena? Noizko basektomia? Noizko…? Komedia eroko protagonistek sudur puntan jartzen zaienean guraso izatea erabaki dute. Baina lagunek, familiak, ezagun eta ezezagunek asko dute esateko.

Fitxa
Zuzendaria: Gabi Losada
.
Ekoizpena: Tdiferencia.

Egilea: Jose Antonio Vitoria eta Gabi Losada.
Jatorrizko ideia: Tdiferencia
.
Antzezleak: Maite Redin, Patxi Perez, Mila Espiga.