Zabalzak Karakorumeko eskaladen berri emanen du Olaztin

Guaixe 2018ko mar. 9a, 10:12

Larunbatean, 19:00etan, Olaztiko Kultur Etxean

Mikel Zabalza mendizale eta eskalatzailea Olaztira etorriko da larunbatean, mendi proiekzio ikusgarri bat aurkeztera. Zehazki, Karakorumen egindako eskaladak ikusi ahalko dira ikus-entzunezko horretan, Torre sin Nombre izeneko ibilbide berriaren irekitzea, kasu. Ibilbide hori irekitzeko 15 egunez paretan ibili ziren, Karakorumeko iparraldeko aurrealdean. Zabalzak dioenez, Karakorumek “eskalada oso ezberdinak” egiteko aukera eskaintzen du, eta horien guztien berri emanen du bihar Olaztin.