Lapurreta indarkeriarekin. Hori leporatzen dio Foruzaingoak 29 urteko gizonezko sakandar bati. Poliziak azaldutakoaren arabera, gizonezkoa Olatzagutiko etxe batean leiho batetik sartu zen, nagusiak kanpoan zirela. Etxe-jabeek jarritako salaketaren arabera 32.600 euroko balioa zuten gauzak eraman zituen (arropa, etxetresna elektrikoak, lanparak, altzariak eta dekorazio objektuak). Foruzainek egindako ikerketan hatz marka bat opatu zuten eta hala atzeman ahal izan zuten ustezko lapurra, antzeko gertakariengatik aurrekariak dituena.