Olatzagutiko Udalak zerbitzu anitzetako lantaldea aritzeko lehen mailako kisusgile bat aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du. Hautatua den pertsonari udalak sei hilabeteko kontratua eginen dio, hamarrera arte luzatu daitekeena.
Lanpostuan interesa duten langabeek apirilaren 4ra arte aurkeztu ditzakete euren eskaerak Altsasuko enplegu bulegoan. Hala ere, zenbait baldintza bete beharko dituzte: B1 gida baimena izatea, Eskola Graduatua edo parekoa izatea, kisusgil lanean bost urteko eskarmentua izatea edota Nafar Lansaren lan eskatzaile gisa izena emanda izatea.
Hautapen prozesua apirilaren 10ean hasiko da, saio teorikoarekin. Hurrengoan praktikoaren txanda izanen da. Eta, azkenik, apirilaren 12an euskara probaren txanda izanen da. Prozesua gainditzen dutenekin lan poltsa osatuko du udala, puntuazio ordenari zorrotz segituz eta 5 urtez indarrean izanen da.