Otsailaren 10ean ospatu ziren herri ihoteak Olatzagutian. Zamarraundi, zamartxiki, iratxoak, Mari Arroka eta ihote olaztiarreko gainerako pertsonaiekin batera Anhauzeko Basaldunak (Nafarroa Behera) eta Navalosako (Avila) Cucurrumachoak parte hartu zuten. Olatzagutiko ihote segizioak azken horiei bihar bueltatuko diete bisita eta Mascaravilan parte hartuko dute, Avilako maskaren eta dantzen laugarren jaialdian. Egun osoko egitaraua prest dute. 16:30ean aterako dira kalera Zamarroak eta Avilako bost maskaradetako pertsonaiak, dantza taldeak eta beste.