Olaztiko San Migel Elkarteko Binakako Pilota Txapelketan izena ematea zabalik

Guaixe 2018ko api. 17a, 13:24

Apirilaren 30a baino lehen eman behar da izena

Maiatzean hasiko da Olaztiko San Migel Elkarteko Eskuz Binakako Pilota Txapelketa. Hiru mailatan jokatuko da: 1. maila, 2. maila eta 3. maila. Izena ematea zabalik dago apirilaren 30a baino lehen, ondoko telefonoetara hots eginez: Juan (617 327 893) edo Bitoriano (617 327 894). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Txapelketa hau federatu gabeko pilotari afizionatuei begira antolatu du Olaztiko San Migel elkarteak, euskal pilota sustatzeko eta lagunarteko partidak jokatzeko. Finalak Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko dira.