Olatzagutiko bi eraikin Redon Huiziren maisulanen erakusketan

Guaixe 2018ko mai. 3a, 09:51
Erakusketako ikuspegia. Argazkia: Arkitektuen kolegioa

Fernando Redon Huizi (1929-2016) arkitektoaren lana laburbiltzen duen erakusketa da 12 maisu lan, 1957-1971, arkitektoen kolegioan (Iruñeko Armadaren etorbidea, 2) garagarrilaren 29ra arte ikusgai dagoena. Bere lanaren ordainetan antolatu duten erakusketa txuri beltzezko 20 argazkiz osatuta dago. Aipatutako tarte horretan Redonek abangoardiako idealak berrikusi zituen arkitektura bizitzaren egunerokora bueltatu asmoz. Erakusketan Nafarroako arkitekturaren eraikitako ondare nabarmenena dago; tartean Olatzagutian 1962an eraiki zen Klinker kluba eta 1971ean porlandegian jasotako kontrol eraikina.

 

Redonek Sakanan egindako lan gehiago

1962an 48 etxebizitza Irurtzunen.

1962an Etxebizitzak Uharte Arakilen.

1965eanAralarko santutegiko ostatuko lehiaketa.

1974an Latasa etxea Olatzagutian.