Udan Euskarazen izena ematea ostiralean despeditzen da

Guaixe 2018ko mai. 3a, 18:00

Olatzagutiko Udalak udan antolatzen duen aisialdi kanpainan izena emateko epea gaur despedituko da. Hartan 2006tik 2013ra, biak barne, jaiotako haurrek parte har dezakete, beti ere, B edo D ereduan ikasten badute. Beste ereduetan aritzen direnen taldea 7 elkartuz gero sortuko da.

Udan euskaraz garagarrilaren 23tik garilaren 19ra izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Izen ematea 012 edo 948 012 012 telefonora hots eginez eman daiteke. Izena ematearekin batera pagatu beharko da: 35 euro ume bat eta familia bereko bi edo gehiago 58. Ekonomia egoera larrian daudenek ez dute pagatu behar, baina horretareako udalari jakinarazi behar zaio eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak propio egindako txostena aurkeztu beharko dute. Informazio gehiago nahi duenak 948 562 446 (udaletxea) edo 699 635 187 (ludoteka) hots egin dezake.