Eskolan D ereduaren 25 urteurrena ospatzeko festa

Guaixe 2018ko maiatzaren 4a

"Esfortzua eta apustua" egin zuten familiak, ikasleak eta irakasleak omendu nahi dituzte larunbatean.

"Izugarrizko lorpena izan zen eta ospatu beharra zegoen". Duela 25 urte Hezkuntza Departamentuak Olaztiko eskolan D eredua ezartzeko aukera eman zuen. Sei familia prest agertu ziren, baina hasieran Departamentuak ezezkoa eman zioten. "Guadalupe zuzendariei esker lortu zuten D eredua Olaztiko eskolan jartzea", dio Amaia Urriza eskolako irakasleak. Sei umeekin hasi zen D eredua eta gaur egun Domingo Bados eskola euskalduna dela azaldu du Urrizak. "Zazpi nazionalitateko ikasleak daude, eta guztiak dira euskaldunak".

D ereduan martxan jarri zuten ikasle, familia eta irakasleak omendu nahi dituzte urteurren ospakizunean, "esfortzu eta apustu handia izan zelako". Irakasleen oroitzapen onak dituztela esan du Urrizak.

Egitaraua
11:00 Aurkezpena, San Migel plazan.
11:15 Tortilla lehiaketa, San Migel plazan.
12:00 Txupinazoa. Buruhandien irteera. Tailerrak. Altxorraren bila, San Migel plazan.
12:00 Ginkana (bizikleta edo patinak eraman), kiroldegian.  
13:00 Futbola. Mahai jolasak (toka, partxisa, kartak, ping-pong), areto futboleko pistan.
13:00 Herri kirolak, Sarasate plazan.
14:30 Herri bazkaria, San Migel plazan.
16:30 Erromeria.eus, San Migel plazan.
Goizean zehar munduko gozoak, tea eta pintxoak.