Kamioi gidaria lankidea erasotzeagatik atxilotua

Guaixe 2018ko mai. 10a, 11:00
Kamioi bat autobian.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Olatzagutiko zerbitzu estazio batean izandako liskar baten ondoren  41 urteko gidari atzerritar bat atxilotu zuten. Kamioi bereko gidariak, lankideak, izan ziren liskarra izan zutenak. Biak Olatzagutian atseden hartzen ari ziren. Goizaldean bat kabinara sartzen saiatu zen, baina itxita topatu zuen. Sartzen tematu zen eta halako batean bere lankidea jaitsi eta buruan ukabilkadak eman, beso bat hozkatu eta gorputzean ostikoak eman zizkion. Gertaera salatuta, foruzainek erasotzailea atxilotu eta ustezko lesio delitua egotzi diote. Auzia epailearen esku dago.